Diabetesaren diagnostikoak eragin psikologiko handia du bai debuta egin duen pertsonarentzat, bai haren senideentzat, diabetesa bere errutinan integratu, ikasi eta barneratu behar baitu, eguneroko jardunean eta ongizate psikologikoan ahalik eta gutxien eragiteko moduan.
Bizitza osorako, eta horrek dakarren karga emozionalarekin, zaintzaren erantzukizunaren % 90 baino gehiago pazienteari dagokio, edo, denbora luzez, gurasoei edo beste senide batzuei. Etengabe eta egunero, tratamenduari buruzko erabaki garrantzitsuak hartu behar dira, eta autozaintzako zeregin ugari egin behar dira.
Helburu medikoak ez lortzeko kezka, konplikazioen beldurra, zaintzarako motibazio falta, norberaren zaintzaren kargak eragindako neke emozionala, diabetesak eguneroko bizitzan dituen interferentziak eta eragiten dituen familia-gatazkak, besteak beste, diabetesa duten pertsona askoren kexak dira.
Asaldura emozionalak ere agerian geratzen dira, eta horiek, nahasmendu-diagnostikoa izan ez arren, ondoeza eta sufrimendua eragiten dute. Nabarmentzekoa da estres emozionalari eutsi diotela pazienteen erdiek baino gehiagok eta senideen % 40k baino gehiagok.
Horregatik guztiagatik, elkarteak % 50eko diru-laguntza duen laguntza psikologikoko zerbitzua eskaintzen die bazkide guztiei.
Zerbitzu honetan interesa baduzue, jarri harremanetan 943320216 telefonoan edo gipuzkoadiabetes@gmail.com helbidean.