Gipuzkoako Diabetes Elkartea ez da irabaziak lortzeko helburua duen elkartea. 1986.urteko uztailaren 22an sortu zen eta hainbat arrazoik eragin zuten bere sorrera. Alde batetik, biztanleri diabetikoen hazkuntza bizkorra izan da, hots, biztanleriaren %6ak pairatzen du gaixotasun hau, eta hauetako %25a 55 urte gorakoek osatzen dute. Beste alde batetik, diabetikoei beharrezko duten asistentzia ematea nahi dugu; erdi mailako atentzioa gainditzen duena eta parte-hartze soziala eta hezkuntza fisikoko ekintzak aurrera eramaten dituena. Gaixotasun honekin harreman zuzena daukaten eta gaixoa baliogabetzen duten zailtasunak izateko arriskuak saihesteko bi helmuga nagusi ditugu: bizitza kalitatea hobetzea eta gizartean bere integrazio osoa posible egitea.
Elkarteak hurrengo helburuak izango ditu:
Diabetiko guztiek ezagupen eta harreman hobeak izatea.
Diabetearen alderdi garrantzitsuenen irakaskuntzaz eta bere dibulgazioaz arduratzea.
Oporretako kolonien eta aisialdiko antzeko ekintzen antolaketa sustatzea eta garatzea.
Hezkuntza garaian zehar haur diabetikoa zaintzea eta heztea, bere etorkizunari buruz informatuz. Era berean, jende helduari laguntza eskaintzea ere, hauek baitira diabetiko gehienak helduak baitira eta beraiei kostatzen zaie gehien gaixotasuna onartzea.
Diabetikoen arazo sozialei eta lan arazoei buruzko jakin mina asetzea.
Jakin gabeko diabetikoen ezagutza izatea, hau da, Gipuzkoako biztanleria diabetikoen errolda erreala sortzea.
Bazkideen artean diabetearen inguruko argitalpenak debalde banatzea.
Diabetearen inguruko ikerketa esperimentalak, klinikoak nahiz terapeutikoak egin daitezela eragitea.
ETENIK GABEKO ZERBITZUAK
• Informazioa eta aholkularitza
• Baliabideei eta zerbitzuei buruzko dokumentazioa
• Norberaren kontrola eramateko baliabideei eta berauen hornidurari buruzko aholkularitza
• Gluzemia-neurgailu bidez odol-analisiak egitea eskatzen duen edonori eta bereziki honako ezaugarri hauek betetzen dituztenei: azken urtean odol-analisirik egin ez duenari, tentsio altua duenari, bere gurasoak edo anai-arrebak diabetikoak dituenari, haurdunaldian zehar diabetesa izan duenari edo 4 kilo baino gehiagoko haurra izan duenari, pisu handiegia duenari, kolesterola oso goian duenari.
DIABETESAREN INGURUAN HEZTEKO ZENBAIT JARDUNALDI
Hitzaldiak, elkarrizketak, mahai inguruak, etabar, talde txiki edo handiei zuzenduak
Diabetesaren inguruan hezteko ikastaro trinkoak ume, gazte eta helduei zuzenduak
Elikadurari buruzko ikastaroak
Oin diabetikoa zaintzeko ikastaroak
Senideen heziketa eta sostengua
Lege eta lan aholkularitza
Aholkularitza psikologikoa